Archive for 2014(e)ko apirila

Bi liburu aurkeztuko ditut heldu den astean

apirila 10th, 2014

Heldu den astean bi liburu aurkeztuko ditut, biak gai berdintsuaren inguruan, baina bakoitza bere berezitasunarekin.

Lehena, asteartean, apirilaren 15ean, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, 11etan. Euskaltzaindiak nire tesia, “Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian”, argitaratu zuen iazko azaroan, eta aurkezpen ofiziala asteartean eginen dugu.

Bigarrena, apirilaren 17an aurkeztuko dugu, ostegunez, Baionan, Kalostrape ostatuan, Elkar argitaletxearekin. Liburu hori, Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria, orokorragoa da: 14ko gerla kontatzen du oro har, baina batez ere Euskal Herriko ikuspegitik eta Euskal Herrian izan zituen ondorioak aipatuz.Irudia

(azalaren egilea: Yera Sanchez Moran)

Tresna-barrara saltatu