Gerrarako prestu, herria frantsestu

azaroa 19th, 2014 by Leave a reply »

Horra hemen, #txiotesia2 ekimenerako egin nituen sei txioak: “Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian” tesia laburbildu nahi dute sei kopla horiek.

1.
Alemanen aurka herraz,
7.000 ale erraz
zabaltzen ziren euskaraz eta
zer idazten zuten gerraz?

2.
Orri ta berriak urri,
eta zentsura bihurri.
Kazetariak soldadu eta
erreportaje iturri.

3.
Alemana deabrua,
Ta Frantzia aingerua,
Idazle haiek argi zeukaten
Noren alde zen zerua.

4.
Desertoreentzat lotsa
Soldaduentzat poza
Idazten zuten frantsesa zela
Euskaldun onen bihotza.

5.
Frantses armada “gurea”,
Goraipatuz adorea,
“Herriarentzat” hiltzea baitzen
euskaldunen ohorea.

6.
Gerran ibilirik prestu
Frantzia zuten babestu
Eskualduna-tik eta euskaraz
Herria zuten frantsestu.

eskualduna1

Advertisement

1 comment

  1. Iñaki Murua(e)k dio:

    Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula tesi bat sei txiotan laburtzea eta koplatan gainera 😉

Utzi erantzuna

Tresna-barrara saltatu