Aurkezpena

IMG_3895

Eneko Bidegain (Baiona, 1975). Euskal Ikasketetako doktorea, Bordeleko (Frantzia) Michel de Montaigne eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean, nazioarteko tutoretza bidez egindako “Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian” tesiari (2012) esker.

Mondragon Unibertsitateko irakaslea, ikus-entzunezko komunikazioko graduan, eta Hezikom ikerketa taldeko kide. Unibasq-en habilitazioa dauka. Frantziako Conseil National des Univesités (CNU) erakundearen kalifikazioduna, “eskualde hizkuntza eta kultura” ataleko (73. atala) irakasle izateko.

Baionako Gau Eskolako irakasle, 1994 eta 1999 bitartean. Ondotik, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietako kazetari, 1999tik 2009ra.

​2009tik 2011ra, ordukako irakasle UPPAren Baionako fakultatean.

​2010etik hona, Mondragon Unibertsitateko irakasle (Eskoriatza eta Aretxabaleta, Gipuzkoa).

Besterik

Udako Euskal Unibertsitateko talde-eragileko kide.

Bertsolari txapelketetako epaimahaikide, Xilaban, eta Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Azpimarra telebista saioko parte-hartzaile.

 

Utzi erantzuna

*

Tresna-barrara saltatu