Archive for the ‘Bideoak’ category

Aire ahizpak eta Mikel Markez, Xaian

otsaila 5th, 2015

Aire ahizpek eta Mikel Markezek kontzertu bat eman zuten 2014ko martxoan, Urruñako Xaia ostatuan. Horra zenbait kantu:

Euskal Herri Poeta

Eñaut Etxamendiren kantu sakon eta ederraren bertsio hunkigarri bat eskaini zuten kantaldiaren hastapenean.

Martxa baten lehen notak

Mikel Laboaren ahotik ezagun egin ziren Joxean Artzeren hitzak.

Hiri hartan izan zen

Mikel Markezek Aire ahizpekin kantatu zuen bere kantuetariko bat.

John zaharra

Kantaldiaren bukatzeko, denen artean kantatu zuten, Markezen kantu ezagunenetariko bat.

Tresna-barrara saltatu